XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Kulturagintzan, gizagintzan bezala gerta dakiguke.

Mutiko-aroan ba dakizu egin ohi direla bilakuntzarik nagusienak, eta uste da ezagutzen hasi den mundu berri horixe dela bakarra.

Edade horretan, bizitzarekiko jakintza eskasak eta aurkikundearen pozak biak nahasturik holako absolutizatze bat dakarte.

Lehendabizikoz ikusten delako, dana berritzat jotzen da, eta labetik-harakoa dela pentsatzen.

Halatsu kulturan ere.

Arrisku hau, euskal kulturan, gainditu egin behar dugu, jarraipenik-eza ez bait da sekula jakintza alorrean gertatzen.

Jarraipen baten harian mugituko da beti kultura.

Aintzinarik-ezaren arriskua salatu dugun bezalaxe, etorkizunik-ezaren beste arrisku hori ere salatu behar dugu.

Kultura ez dago inoiz geldirik.

Gelditzen bada, heriotza hurbil da.

Inmobilismoa ere txaretsi dezagun, zahartzaroaren ezaugarri da eta.

Euskal kulturak, beraz, zahartzaroaren mundu ankilosatua eta adoleszentismoaren mundu txikia, biak indar berarekin arbuiatu behar ditu.

Gaztea eta heldua da gure kultura.

Bi jokabide hauen sendagailu gisa, monografiak behar genituzke ugariago.

Alegia, gure kultura-indarren historia behar dugu jakin; eta, ahal dela, zehazki, oso zehazki.

Jakintzari eta zintzotasunari leialki lot gakizkion arazo hauetan ere, zenbait jokabide gogor hartu eta hainbeste iritzi ustel zabaldu aurretik.

Liburu honetan, Mitxelenak emandako urratsak jarraituz, gerra osteko giroa ezagut genezakeala pentsatzen dut.

Mitxelena da, agian, gerra ondoko euskalminaren adierazlerik nabarmenena eta fidagarriena.

Euskal Herriaren bidegurutze (eta guruzbide) horretantxe egingo da idazle.

Obrarik gehienak urte horietan (1937-43 artean) eginak (edo hasiak) ditu.

Hain zuzen, biziki senditu zuen krisis horrek girotuko du bere idaz-bizitza guzia.

Salbatore, herriaren galzoriak minberaturik bizi da.

Min hau, obra bat idatzi behar duanean, handiagotu egiten zaio.

aitortuko dio adiskide bati.